jueves, 8 de enero de 2015

Hezitzailea



Bideo honekin ikasi daitekeena ez da soilik irakasle edo hezitzaile baten eginkizuna ezagutzak transmititzea denik, bertan azaltzen digute nola hezitzaile on bat izateko beste hainbat betebehar eta ezaugarri izan behar ditugula. Benetan garrantzitsua dena zera da, ikasten irakastea, beti ere hainbat baloreei lehentasuna ematen, hala nola, errespetuan, askatasunean, lankidetasunean eta elkartasunean heziz.

Hezkuntza ez formalaren garrantzia

Denok dakigu zein garrantzitsua den hezkuntza formala, hezkuntza zentro batek eskaintzen duen ikaskuntza, han umeak diziplina, arau, metodologia... jakin batzuk jarraitzen dituzte.Ala ere, beharrezkoa izaten da bizitza osoan zehar hezkuntza egoki bat jarraitzea, bai eskolan, bai eskolatik kanpo, horregatik, hemen hezkuntza ez formalaren garrantzia zein den ikusiko dugu. 

Hezkuntza ez formala, Ikaskuntza edo Hezkuntza zentroek eskaintzen ez duten ikaskuntza, normalean ziurtagiririk gabe bultzatzen dena eta ikaslearen ikuspegitik nahitakoa da.  

"La Gaceta"-ko berri batean zer garrantzitsua den hezkuntza ez formala. Oraindik ere analfabetizazioa ematen da bai umeetan, bai helduetan. Eta esan dugun bezala, hezkuntza bizitzan osoan zehar ematen da eta eskolan ikasten ez dena eskolatik kanpo ikasten da.

Txikitatik umeek komunikazioa eta beren arteko harremanak lantzea beharrezkoa da, modu interesgarri bat hau lantzeko aisialdi taldeak dira. bai herri txikietan bai hirietan, aisialdi taldeak oso baliagarriak izaten dira umeen garapenean eta haien aisialdian, horrela ondo pasatzeaz gain, hainbat gaitasun garatzen dituzte, esate baterako: arlo psikomotorea, sozialak eta afektiboak.

Hezkuntza formala eta ez formalaren arteko koordinazioa

Haurrak heztea den lan horrek emaitzak ager ditzan familiak eta eskolak era koordinatuan jardun behar dute:

Balioen, arauen eta ohituren irakaskuntza
  • Sexu, arraza, status sozial edo ezintasunengatiko diskriminazioak baztertzen irakastea.
  • Gainerako pertsonak aditu eta errespetatzen irakastea.
  • Ahulenekin, elkartasuna eta elkar ulertzea lantzea.
  • Zintzotasuna sustatzea.
  • Pentsaera desberdinak onartzen irakastea.
  • Nork bere ikuspegitik, era kritikoan pentsatzeko gaitasuna sustatzea.
Bizitzarako gaitasun edo trebezien garapena
  • Helmugetara iristeko ahaleginetan jardun behar dela txertatzea.
  • Norberaren gauzak partekatzen irakastea.
  • Bere burua kritikatzea eta besteren kritikak onartzea irakastea.
  • Gainerako pertsonekin -adin handikoak, beren adinekoak edo gazteagoak izan- portatzen irakastea.
Ikasteko oinarrizko trebezietan heztea
  • Ikasteko espazio eta denborak antolatzea.
  • Irakurketa-ohitura sustatzea.
  • Ahozko eta idatzizko mintzaira sustatzea, hala ulermen mailan nola adierazpenean.
  • Denbora behar bezala antolatzen irakastea.
Arau eta arduren transmisioa
  • Solasaldian besteren txandak errespetatzea.
  • Beste pertsonak dioena eta esan nahi duena entzuten irakastea.
  • Emaniko hitza betetzen irakastea.
  • Ingurugiroa errespetatzen irakastea.
  • Higiene eta garbitasun azturak lantzea.
  • Puntualtasuna sustatzea
  • Talde-lana sustatzea.

Animaliak hezkuntzan

"Mira como se hace"

 

 

 
Nahiz eta hezkuntzatzat ez hartu, umeek asko ikasten dute animaliren bat etxean badago, gehienbat txakurra bada. Txakurrek, beti ere txakurra ondo hesitu ostean, umearen garapenean asko lagunduko dute.

miércoles, 12 de noviembre de 2014

SINESKERIATIK ZIENTZARA - IKT-ko aurkezpena -

Hemen aurkezten dut taldean landutako testuaren powerpoint-a eta nire atalaren eskema laburtzo bat.

http://www.slideshare.net/nereehu/ikt-aurkezpena-41470903

  • Komunikazioaren perspektiba
    • Zientzia -> Gizartearekin bat
      • Gidatzen du zelan hobetu irakaskuntzan eta garapenean
    • Gizarte zientziak aztertu:
      • Giza-teoriak
      • Sistema eta gizartearen arteko interakzioa
      • Gizartea bere baitan


    • Perspektiba honek:
    • Elkarrizketan oinarritzen den perspektiba zientifikoak da.
      • Ez da asmakuntza intelektuala
      • Giza fenomeno baten sorkuntza
      • Gizartean betidanik erabiltzen dan era, irakaskuntzan ere isladatzea


  • Irakaskuntza tradizionala gaur egun
    • Era tradizional hau industria garaian erabili
      • Gizarte industrialean eta industrialerako egokituta
      • Ez da gai azaltzeko:
        • Pertsonak giza kontextu informazionalean eta elkarrizketan ikasten dugula
      • Ikasgeletan erabiltzen zen nagusitasun autoritarioa kalean, gizarte industrialean, politikan eta familietan ere erabiltzen zen
      • Patriarkatua krisian sartu, konpontzeko 2 modu:
        • Inposaketa, gatazka handiagotzen duena
        • Elkarrizketa, akordioetara heltzea
      • Irakaskuntzan ere erreparatu behar dugu, metodoa:
        • Asimilatu
        • Pilatu
        • Errepikatu


  • Gaur egun irakaskuntza digitalizatzen ari gara eta arlo honetan  tradizioanaltasun horretara bueltatzen ari gara era batean, elkarrizketaren eza helarazten ari gara.

jueves, 30 de octubre de 2014

Eskolas kanpoko hezkuntza

       Eskolaz kanpoko ekintzek familiakoa ez den bizikidetza desberdina izateko aukera ematen die neska mutilei eta horrek beste planteamendu mota bat dakar berarekin. Eskolaz kanpoko ekintzak dira haurraren heziketa integralean derrigorrezkotzat jotzen direnak, baina, ez dira beti eskainiak izaten eskola bertatik.


Hau da gurasoen garrantzizko paperaren arrazoia, oso adin txikitik ere, haurra eskolatik kanpoko interesak eta ekintzak garatzeko. Haurrak jakin-min bereziren bat erakutsi badu ikasgelan landutako ekintzaren batekin, abestu, dantza egin, marraztu, hizkuntzaren batekin hasi edo kirol zehatzaren batekin gomendagarria izan daiteke bere adinarentzat egokia izan daitekeen programaren bat aurkitzea interesa garatzen laguntzeko eta aurreratzeko.


Haurtzaroko trebetasunen garapenean aurreratzea bultzatzeko, curriculumetik at egiten diren ekintzek autoestimua lantzen dute, eta garapen sozialerako aukera ematen dute: haurrek lagunak egiten dituzte eta beraien sare soziala zabaltzen dute antzeko interesak dituzten beste umeekin batera ekintzetan esku hartzen dutenean.


Nahiz eta abantaila horiek aintzakotzat hartu, kontuan hartu behar da ez “behartzea” ekintza gehiegi hartzera. Garrantzizkoena zera da, familiak ez ahaztea eskolaz kanpoko ekintzen gauzarik garrantzitsuena: ongi pasatzea dela.


Haurtxoak direnetik, neska-mutilek, sentsibilitate berezia izaten dute musikaren aurrean. Bi urte-edo betetzen dutenean dantzatzea eta entzuten dituzten abestiak kantatzea gustatzen zaie. Ia denentzat abestea da musika ikasketarako lehenengo urratsa: ahotsa da lana egiteko baliatzen duten lehen lanabesa. Asko gustatzen zaie taldean abestea, ekintza soziala baita, eta gainera, akatsak ikusezinagoak izaten dira. Batez-beste, koroetan kantatzen duten neska-mutilek trebetasun garatuagoak izaten dituzte entzumenerako eta arretarako eskolan.