jueves, 30 de octubre de 2014

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia


  1. Laburpena
  2. 5 hitz gako
  3. 2 galdera

  •  Laburpena
Gaur egungo gizartea, gizarte materialista, globalizatua, digitala, informazio eta ezagutzaren gizartea edota komunikazioaren eta irudiaren gizartea dela esan dezakegu. Eskolarekin berriz ezin dezakegu berdina egin, ezin dezakegu definizio global edota orokor bat emon. Hala ere eskolaren funtzioen zerrenda bat planteatu dezakegu:
      • Gizartearen ezaugarriei hobeto egokitzea eta alfabetizatze digitala sustatzea
      • Eten digitala sahiestea eta inklusio digitala bultzatzea
      • Hezkuntza eredua berriztatzea, hau da, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak ikasgela barruan integratzea. IKTari esker, ikasleen aktibotasuna, talde-lana, gaien arteko eta errealitatearekiko lotura eta motibazioa landu daiteke.

Argi dago irakaskuntzan IKT-ak duten garrantzia eta horregaitik gaur egun eta gero eta gehiago gero eta tresna teknologiko gehiago eta berrituago erabiltzen dira; Hauek dira erabilienak:

      • Blogak: ikasleek artikuluak eta blogak igotzeko 

      • Wikiak: talde-lana sustatzeko 

      • Webquest-ak: edozein gai jorratzeko

      • Markagune sozialak: irakasleak ikasleekin esteka interesgarriak konpartitu ahal izateko 

      • Podcast-ak: ikasleei audio eta bideo proiektuak eskatzeko
      • Mapa-kontzeptualak: ikasleek ideia nagusiak modu egokiak kokatzen ikasteko 

      • Moodle: ikasleei gelatik kanpo irakurgaiak, bakarka edo taldeko lana bidaltzeko, etab. 
      • Bideojokoak eta software didaktikoak: aktibotasuna, talde-lana, errealitatearekiko lotura eta motibazio moduko kontzeptuetan sakontzeko. 

  • Bost hitz gako
    • IKT
    • Teknologia
    • Tresna Digitala
    • Internet
    • Hezkuntza

  • 2 galderak
    • Zein eragin izan ahal du teknologien eza etorkizuneko familian?
    • Zelan berdindu daiteke ikasleen artean teknologiekin trebetasun eta ezagutza asko dituzten artean eta ez dutenen artean?

No hay comentarios:

Publicar un comentario