jueves, 30 de octubre de 2014

Eskolas kanpoko hezkuntza

       Eskolaz kanpoko ekintzek familiakoa ez den bizikidetza desberdina izateko aukera ematen die neska mutilei eta horrek beste planteamendu mota bat dakar berarekin. Eskolaz kanpoko ekintzak dira haurraren heziketa integralean derrigorrezkotzat jotzen direnak, baina, ez dira beti eskainiak izaten eskola bertatik.


Hau da gurasoen garrantzizko paperaren arrazoia, oso adin txikitik ere, haurra eskolatik kanpoko interesak eta ekintzak garatzeko. Haurrak jakin-min bereziren bat erakutsi badu ikasgelan landutako ekintzaren batekin, abestu, dantza egin, marraztu, hizkuntzaren batekin hasi edo kirol zehatzaren batekin gomendagarria izan daiteke bere adinarentzat egokia izan daitekeen programaren bat aurkitzea interesa garatzen laguntzeko eta aurreratzeko.


Haurtzaroko trebetasunen garapenean aurreratzea bultzatzeko, curriculumetik at egiten diren ekintzek autoestimua lantzen dute, eta garapen sozialerako aukera ematen dute: haurrek lagunak egiten dituzte eta beraien sare soziala zabaltzen dute antzeko interesak dituzten beste umeekin batera ekintzetan esku hartzen dutenean.


Nahiz eta abantaila horiek aintzakotzat hartu, kontuan hartu behar da ez “behartzea” ekintza gehiegi hartzera. Garrantzizkoena zera da, familiak ez ahaztea eskolaz kanpoko ekintzen gauzarik garrantzitsuena: ongi pasatzea dela.


Haurtxoak direnetik, neska-mutilek, sentsibilitate berezia izaten dute musikaren aurrean. Bi urte-edo betetzen dutenean dantzatzea eta entzuten dituzten abestiak kantatzea gustatzen zaie. Ia denentzat abestea da musika ikasketarako lehenengo urratsa: ahotsa da lana egiteko baliatzen duten lehen lanabesa. Asko gustatzen zaie taldean abestea, ekintza soziala baita, eta gainera, akatsak ikusezinagoak izaten dira. Batez-beste, koroetan kantatzen duten neska-mutilek trebetasun garatuagoak izaten dituzte entzumenerako eta arretarako eskolan.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario